Saioetako batzuk
Igande musikatuak ekimen irekia zen gustoko musika jendeari eskaini nahi dion edonorri irekia. Orohar, heriko disko jartzaileak nagusi izan ginen saioetan eta gutako askok, behin baino gehiagotan errepikatu genuen. Disko jartzaile bat, behin baino gehiagotan parte hartu arren, eskainitako kantuak ez ziren normalean errepikatzen. Saio bakoitzerako, musika aukeraketa berria zelako. Hori da disko jartzaile izatearen abantailetako bat. Zorionez, saio bakoitza desberdina egin dezaketen milaka kantu eder dituzu aukeran.

2005. urteak ere ekitaldi berezia ekarri zigun. Europan zehar biran zeudela aprobetxatuz, Roots Garden eta Nation Vibration izeneko sound systemeko lagunak gerturatu zitzaizkigun (Kurando Shojiren eskutik). Guk dakigula, lehen aldiz, Tilosetako plaza ederrean, sound system klasiko batekin gozatzeko aukera izan genuen. Ez ziren soilik gustoko doinuak eskaintzen dituzten selektoreak, euren soinu ekipo propioa ere ekarri zuten, horrek suposatzen duenarekin. Jamaikar erara, espreski reggae doinuak pintxatzeko apropos egindako soinu ekipoa ekarri zuten eta Tilos zuhaitzetako sustraiak, dardarka jarri zituzten.
Molotoff Irratiak antolatuta, merendola eta guzti izan genuen. Jamaikar doinuen uhinekin, giro ederrean pasa genuen arratsaldea.
Hauek, 2005eko udaberri eta udazken sargorian parte hartu zuten musika aukeratzaile batzuk:
XXII. Erasoa: Gorka Laid Back

XXIV. Erasoa: Blue Eye. Lehenengo aldiz Tilosetan. Donostiako Sebas.

XXVI. Erasoa: Aritz Sound System.

XXVII. Erasoa: Gorka 1000 Voltio.

XXVIII. Erasoa: Dj Jiko.

XXIX. Erasoa: Dj Talo.
